
Julen Amezketa, saria hartzen
Baque Campos Team-eko Juen Amezketa nafarra izan zen nagusi zapatuan, Natxituan jokatu zuten XVIII. San Isidro Sari Nagusian. 23 urtez azpiko txirrindulariak 2.54.37ko denbora behar izan zuen proba amaitzeko. Natxituko sari nagusia, gainera, Euskaldun Txapelketako seigarren proba puntuagarria izan zen. Lizarte taldeko Antonio Pedrerori aurrea hartu zion lasterketako azken metroetan.
Hain zuzen, taldeka, Lizarte izan da denen artean nagusi. Helmugara lehenengo heldu ziren bost txirrindularietatik lau izan ziren Lizarte taldekoak. Hala, Baque Campos taldearen aurretik, Lizarte da Euskaldun Txapelketako lider orain.
Mendiko saria, berriz, Baque Camposeko Alex Aranburuk irabazi zuen, eta tarteko helmugako saria talde bereko Ruben Sanchezek.

Taldekako saria Lizartek hartu zuen