Gernika "hazi arazi" gura dute EAJk eta Gorroñok
Koalizioa "pertsonekin arduratzen diren pertsonen eredua" dela esan zuen atzo Rementeriak
Sare industriala suspertu nahi duela esan zuen atzoko mitinean; “hau ez da esperimentuetan aritzeko momentua. Txarto dagoena hobeto egotea bilatzeko konpromisoa hartzen dugu”. Ez da esperimentuetan aritzeko unea”Gorroñok ere ekonomia izan zuen hizpide, eta hurrengo lau urteak garrantzitsuak izango direla esan zuen. “Pertsonak, eta herri hau, gauza guztien gainetik daude. Horregatik sortu da Euzko Abertzaleak eta EAJren arteko koalizioa”. Lehenengo helburua herria biziaraztea dela esan zuen alkategaiak, indarrak batuz. “Trena martxan jarri behar dugu, ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko”, esan zuen.
Trena martxan jarri behar dugu, ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko”Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek ere parte hartu zuen Gernika-Lumoko Foru plazako ekitaldian. Berak ere koalizioaren garrantzia azpimarratu zuen: “Gernika-Lumorentzat ona da, baita Bizkaiarentzat eta Euskadirentzat ere”. Ortuzarren arabera, “Gernikak izan behar du herri honentzat nahi dugunaren islada”. Gorroñok bultzatutako zerrendaren eta EAJren batasuna positibotzat jo zuen: “Eraginkorragoak izango gara, eta Gernikak distira egitea lortuko dugu”.