
Gernikako mitinean egin zituen Gorroñok adierazpenak
Atzo iluntzean emandako mitinean aukera berdintasunaren alde agertu zen Euzko Abertzaleak-eko alkategai Jose Mari Gorroño, “eskubide berdinak baititugu. Ez ezkerrekoak direla esan eta lagunak lanpostu publikoetan sartu nahian ari diren beste batzuen modura”. Horri “entxufismoa” deitzen zaiola esan zuen Gorroñok, eta bera horren aurka dagoela.
Salaketa horiei erantzuna eman die Gernika-Lumoko EH Bilduk. Koalizioaren ustez, Gorroño “urduri” dago, “galtzeko beldur, eta gezurrak asmatzea baino ezer hoberik ez zaio bururatu”. Azken lau urteetan EH Bilduren helburua udalean zein erakundeetan lanpostu publikoak sortzea izan dela aipatu dute, eta horrek ez duela zerikusrik ‘entxufismoarekin’. “Etntxufismoaz eta azpijokoez jakin nahi badu, galde diezaiela bere lagun berriei”, gaineratu du EH Bilduk.