Arrakasta handiagaz ospatu dute Iparraldeko Haizeak, Lekeition
Ekintza guztiak burutu ahal izan dituztela eta parte hartzea handia izan dela nabarmendu dute antolatzaileek. Iparraldekoekin harremanak estutu dituzteAsteburu borobila izan dute Lekeition. 15. Iparraldeko Haizeak arrakastatsu-arrakastatsua ospatu dute...
Ekintza guztiak burutu ahal izan dituztela eta parte hartzea handia izan dela nabarmendu dute antolatzaileek. Iparraldekoekin harremanak estutu dituzte
Asteburu borobila izan dute Lekeition. 15. Iparraldeko Haizeak arrakastatsu-arrakastatsua ospatu dute, eta jendearen erantzuna ezin hobea izan da.«Pozik» agertu dira Aittitta Txikikoak. Euriaren mehatxupean ospatu dute jaia, baina eguraldiak eutsi, eta prestatuta zeuzkaten ekintza guztiak burutu ahal izan dituzte. Gainera, parte hartzea handia izan da. Horren erakusgarri da, esate baterako, bariku gauean bertso saioa entzuteko ia Ikusgarri osoa bete izana.
Pantxix Bidart eta Gonzalo Etxebarriagaz sormena landu zuten barikuan, Lekeitioko umeek, eta Etxebarriaren zuzeneko margoak txundituta utzi zituen ikusleak. Baigorriko Arrola eta Lekeitioko Etorkizuna dantza taldeen ikuskizunak ere ikusle asko bildu zituen zapatuan, eta Mixel Etxekoparreren gidaritzapean, dantzari bihurtu ziren ikusleak. «Aurtengo berritasuna izan den Karrikart marrazki ibilaldi aktiboak ere hogei lagun batu zituen zapatuan», zehaztu dute Aittitta Txikikoek.
Eguraldiaren beldurrez, beharbada, azokan beste urteetan baino jende gutxiago batu da aurten. Hala ere, inoiz baino gehiago saldu dute postuetan, eta, beraz, joan direnek erosteko asmoz bisitatu zuten Independentzia plazako azoka. «Salmentak onak izan dira, eta, ondorioz, ekoizleak gustura etortzen dira».
Gisatu Txapelketan ere norgehiagoka handitzen doa. 23 kazola aurkeztu zituzten domekan herriko kuadrilla eta tabernek txapelketara, eta sari nagusia Dzunba-Dzunba kuadrillarentzat izan zen. Puntu bakarreko aldea atera zioten irabazleek bigarren gisatu onenari, Txatok egindakoari. Hirugarrenak, berriz, Zaletxuak izan ziren.
Bestalde, iparraldeko jende askogaz harremana estutzeko aukera ere eskaini du 15. jaiak, eta horretan aurrerapauso handia eman dutela nabarmendu dute antolatzaileek. Parte hartzera etorri diren iparraldeko talde eta ekoizleez gain, jende gehiago ere egon da Lekeition asteburuan, Iparraldeko Haizeak bertatik bertara ezagutzeko asmoz. Baionako kuadrilla bat ere egon zen ezkondu aurreko agur festa ospatzen. Beraz, iparraldean ere, izena hartzen eta ezagutzen doaz Lekeitioko jaia.
Lan handia egin dadute ere, emaitzagaz «gustura» daude Aittitta Txikikoak, eta jada hurrengoari, 16. jaiari begira hasi direla aitatu dute.