
Argazkilaria: Complutense Cisneros rugby taldea
Amaitu da aurtengo denboraldia Bizkaia Gernika Rugby taldearentzat. Atzo Complutense Cisnerosen kontrako titulua lortzeko final-laurdena galdu zuten.
52-19 amaitu zen bi taldeen arteko norgehiagoka. Gernikarrek ondo eutsi zuten lehenengo minutuetan, eta partidu osoan ez zuten amore eman, baina, madrildarrek hobeto jokatu zuten.
Atzo eguerdian lehiaturiko beste final-laurdena 14-16 irabazi zion Hermi El Salvadorrek Bathco Santanderri.
Hortaz, asteburu honetan Complutense Cisneros eta Santboiana lehiatuko dira finalerdietan nor baino nor gehiago. Beste finalaurrekoa, Hermi El Salvador eta Quesos Entrepinares taldeen artekoa izango da.