Titulua lortzeko final laurdenak lehiatuko dituzte basurdeek
Ohorezko mailan duela bi aste amaitu zuten denboraldia, eta asteburu honetan titulua lortzeko lehia hasiko dute errugbi taldeek, final-laurdenak jokatuta.Bizkaia Gernika Rugby taldeak Complutense Cisneros-en kontra jokatuko du domekan, Madrilen (Espain...
Bizkaia Gernika Rugby taldeak Complutense Cisneros-en kontra jokatuko du domekan, Madrilen (Espainia), 14:00etatik aurrera. Beste final-laurdenekoan Bathco Santander eta Hermi El Salvador taldeak neurtuko dira elkarren aurka. Horiek ere domekan jokatuko dute, 12:30ean hasita.
Hain zuzen ere, sailkapeneko lehenengo seirek dute titulua eskuratzeko aukera. Asteburu honetan, sailkapeneko hirugarrenak, laugarrenak, bosgarrenak eta seigarrenak jokatuko dituzte final-laurdenak. Eta horietatik sailkatzen direnek lehenengo bien kontra jokatuko dituzte finalaurrekoak.
Basurdeek 44 puntugaz seigarren amaitu zuten denboraldia.