Odol emateek behera egin dutelako kezka agertu du Odolkideak-ek
2014. urtean aurrekoetan baino odol gutxiago batu dute. Odol emaile berrien kopuruak, hala ere, gora egin duela azaldu du elkarteak. Altrusimoa zabaltzearen beharra ikusten duDatu orokorrak kontuan hartuta, odol emateek behera egin dute 2014. urtean. H...
2014. urtean aurrekoetan baino odol gutxiago batu dute. Odol emaile berrien kopuruak, hala ere, gora egin duela azaldu du elkarteak. Altrusimoa zabaltzearen beharra ikusten du
Datu orokorrak kontuan hartuta, odol emateek behera egin dute 2014. urtean. Hala ere, odol emaile berrien kopuruak gora egin du Busturialdean. Gernika-Lumoko Artekaleko datuei erreparatuz gero, 1.126 odol emate izan ziren iaz. Eta emaile bakoitzak, batez beste, 1,88 aldiz eman zuen odola.Guztira 597 izan ziren Foru Plazan jartzen duten autobusean odola eman zuten herritarrak. Horietatik 52, gainera, odol emaile berriak zirela zehaztu du Odolkideak elkarteak.
Bermeon ere odol emate kopuruak behera egin du. 423 odol emate batu zituzten 2014an, eta 2013. urtean 442. Emaile bakoitzak, bataz beste, 1,50 aldiz eman zuen odola 2014. urtean.
Zenbait herritan gora
Gernika inguruko fabriketan ere badago odola ematerik. Hala, Maier, Losal, Guernica cubiertos y menaje eta Rhointer enpresak kontuan hartuta, guztira 149 lagunek eman dute odola 2014an leku horietan.
Busturialdean, orokorrean, aurreko urteetan baino odol gutxiago batu duten arren, zenbait herritan odol emoteen kopuruak gora egin duela azaldu du Odolkideak elkarteak: Busturia, Kortezubi eta Murueta dira kasu horien adibide.
«Beheko mugan»
Busturialdeko datuak onak diren arren, elkartekideek kezka agertu dute, azken urteetan odol emateen kopurua %20 murriztu delako (2009-2014 urteen artean). Hori dela eta, altruismoa zabaldu beharra ikusten dute, maila onari eusteko eta osasun beharrizanak betetzeko. «Orain. 1.126 odol emategaz, beheko mugan gaude. 2013. urtean baino 66 odol emate gutxiago egon ziren 2014an», azaldu dute.
Lea-Artibain, Lekeition, Berriatuan eta Markina-Xemeinen ere behera egin dute odol emateek 2014an. Markina-Xemeingo kasua, hala ere, berezia izan dela azaldu du ekarteak; osasun arazo bategatik (sukar berezi bat) hiru hilabetetan bertan behera utzi baitzituzten odol emateak. Ondarroan, 2014ko datuak positiboak izan dira.