Lur gaineko txapelketako lehen postuetatik urrun dabil Mutriku
Euskadiko lur gaineko 680 txapelketa bere azkenetara heltzen ari da. Aurreko asteotan bi jardunaldi jokatu eta gero, bihar, 17:30ean, Deban jokatuko dute finala hainbat taldetako tiralariek; horien artean izango dira Mutriku Sokatira Taldeko kideak.Pun...
Puntuazioari dagokionez, Berriatuan eta Bilbon jokatutako jardunaldiak eta gero, atzeko postuetan dabiltza mutrikuarrak. Bietan, bina puntu lortu dituzte, eta sailkapen nagusian atzetik Gaztedi C dute bakarrik.
Arrietak entrenatzen duen taldeak, kide berri asko ditu aurten, eta ez da batere erraza izango lehenengo postuetan ibiltzea.
Oraingoz, bosgarren postuan daude Mutriku Sokatira Taldeko kideak, baina zaila baldin bada ere, bihar laugarren postua lortzeko ahaleginetan ariko dira.
Txapelketa lortzeko faboritoei dagokionez, Gaztedi A eta Goiherri A arteko dema oso estua aurreikusten da. Puntuazioari dagokionez, Goiherrikoak aurretik dira 11,5 punturekin.
Hurrengoa, Galdonan
680 kiloko txapelketa bihar amaitzen baldin bada ere, lur gaineko sokatira txapelketak ez du etenik.
Datorren astean 640 kiloko txapelketa hasiko dute lehian ari diren sei taldeek. Lehen jardunaldia maiatzaren 23an Mutrikuko Galdona auzoan jokatuko da.