Bihar eta etzi, zaborrekin artea egiteko tailerrak egingo dituzte Busturian
Euskadiko Biodibertsitate Zentroa-Madariaga Dorretxeak biltzen duen Skeleton Sea erakusketari lotuta, zaborrekin artea egiteko tailerrak egingo dituzte egunotan.Ingurumenak jasotzen dituen arriskuen inguruko sentsibilizazioa handitzen saiatzen dira Ske...
Ingurumenak jasotzen dituen arriskuen inguruko sentsibilizazioa handitzen saiatzen dira Skeleton Sea erakusketagaz, horretarako, arte ekologikoa erabilita. Hala, erakusketa egin dutenek ozeano eta hondartzak babestearen garrantzian sinisten dutenak hondartzetan antolatutako garbiketa ezberdinetan zein Skeleton Seako arte-tailer ezberdinetan parte hartzera animatzen dituzte.
Bilketa lehenengo
Tailer horietan parte hartu nahi dutenek bihar eta etzi izango dute horretarako aukera. Urdaibaiko hareatzetan hondakinak bilduko dituzte lehenengo, eta etzi, ordu ezberdinetan egingo dituzten hiru tailerren bitartez, taldekako eskultura sortzeko bilduko dira 6 urtetik gorako parte hartzaileak.