'Bidaia magikoa' antzezlana izango da etzi, Kultur Etxean
BUSTURIA // Mungiako antzerki taldearen Bidaia magikoa antzerki musikala ikusteko aukera egongo da domekan, Busturian. 19:00etarako antolatu dute emanaldia Altamirako Kultur Etxean. Sarrerak 3 euro balio ditu. Antzezlaneko protagonistek itsasontzi bate...
BUSTURIA // Mungiako antzerki taldearen Bidaia magikoa antzerki musikala ikusteko aukera egongo da domekan, Busturian. 19:00etarako antolatu dute emanaldia Altamirako Kultur Etxean. Sarrerak 3 euro balio ditu. Antzezlaneko protagonistek itsasontzi batean egiten duten bidaia magikoaz gozatu ahalko dute domekan antzerkia ikustera doazenek.