San Isidroko azoka eta zaldi lasterketak egingo dituzte domekan
Mendexara zaldi igoera egingo dute eguerdian, zubitik plazaraino. Mahaigaineko jatetxean elkartuko dira herri bazkarian. Herriko dantza taldeak emanaldia eskainiko duDomekan San Isidroko azokan jai giroan elkartuko dira mendexarrak, baserritarren eguna...
Mendexara zaldi igoera egingo dute eguerdian, zubitik plazaraino. Mahaigaineko jatetxean elkartuko dira herri bazkarian. Herriko dantza taldeak emanaldia eskainiko du
Domekan San Isidroko azokan jai giroan elkartuko dira mendexarrak, baserritarren eguna ospatzeko. Gainera, aurten, Mendexara igoera zaldi lasterketa ere egun berean egingo dute, herriko jai batzordeak eta udalak antolatuta.Goizetik eguerdira bitartean bertako eta inguruetako baserritarren produktuak salgai ipiniko dituzte erakusmahaietan. Ortuariak, frutak, haziak, landare ekologikoak, askotariko artisau produktuak… eskaintza zabala izango da.
Bigarren eskuko azoka ere prestatu dute. Bertan, herritarrek eramandako gauzak erosi edo trukatu ahalko dituzte. Hala, edonork parte hartu dezake, eta etxean erabili gabeko gauzak dituztenei azokara eramateko gonbitea luzatu diete antolatzaileek.
Jan-edanik ez da faltako; bertaratzen direnek bertako bildotsa eta sagardoa dastatzeko aukera edukiko dute. Beste alde batetik, 13:00etan hasiko da herri- ko dantza taldearen saioa.
12:00etatik aurrera lehiatuko dituzte zaldi lasterketak. Mendexako zubitik herriko plazaraino, bi kilometro pasatxoko ibilbidea egingo dute. Bi modalitate egongo dira: odol garbiak eta gurutzatuak.
Parte hartu gura dutenek etzi dute izena emateko azken eguna. 94-684 21 06 telefono zenbakian eman dezakete izena edo alkatetza@mendexa.net helbidean. 14 urtetik gorakoek parte hartu dezakete, eta zaldiaren osasun agiria aurkeztu behar dute.
Ostean, herri bazkaria egingo dute Mahaigaineko jatetxean. Gaur da izena emateko azken eguna. Nagusiek 20 euro ordaindu behar dituzte, eta umeek, berriz, 8 euro.