Maria Zorroza bigarren, Euskal Kopako lehen proban
Joan den domekan jokatu zen Euskal Koparen lehen proba puntuagarria, Irunen, eta Arrolape Mendi Taldeko Maria Zorrozak bigarren postua lortu du bere kategorian. 2.18.59ko denbora behar izan zuen Irun-Erlaitz-Aiako Harriak ibilbidea egiteko. Alizia Olaz...
Joan den domekan jokatu zen Euskal Koparen lehen proba puntuagarria, Irunen, eta Arrolape Mendi Taldeko Maria Zorrozak bigarren postua lortu du bere kategorian. 2.18.59ko denbora behar izan zuen Irun-Erlaitz-Aiako Harriak ibilbidea egiteko. Alizia Olazabal (1.53.36) irundarraren atzetik helmugaratu zen Zorroza. Montserrat Vazquezek (2.22.35) egin zuen hirugarren.
Zorrozagaz batera, Arrolape Mendi Taldeko beste lau korrikalarik ere parte hartu zuten Euskal Kopako lehen proba puntuagarrian. Nesken artean, Araitz Irazu, eta, mutilen artean, han izan ziren Tedy Garzon, Arkaitz Galindez eta Alain Atxikallende. 126. postuan amaitu zuen azken horrek, 2.36.02ko denboragaz; 14. postua eskuratu zuen Tedy Garzonek, 2.04.40ko denbora eginez, eta bederatzigarren egin zuen Galindezek, 2.01.57ko markagaz.
Bestalde, Arrolapeko Julen Ozaetak ere zer esana eman du asteburuan. Izan ere, Asturiasen (Espainia) jokatu zen Angliru Xtrem mendi lasterketa irabazi zuen.