Joste Egunean 1.000 atxikimendu gainditu dituzte
Gure Esku Dago herri dinamikak antolatuta, ondarrutarrek goi-goitik ospatu zuen domekan Joste Eguna. Hautetsontzi erraldoi bat irudikatu zuten Alamedaren erdi-erdian, eta giro ederrean, haren bueltan egin zuten erabakitze eskubidearen inguruko jaia.Ond...
Ondarrutarrek 50 oihal betetzeko helburua jarrita zuten, eta eguerdirako erronka goitik bete zuten. Oraingoz, 1.000 atxikimendutik gora dauzkate jasota, eta ekainaren 21erako 1.500 izatea espero dituzte. Dinamikako kideak itxaropentsu daude, eta kopuru hori beteko dutelakoan daude.
Eskuz zein makinaz, aritu ziren ehunak batzen, eta oihalak josteaz gain, beste hainbat ekimen ere egin zituzten Bertsutan elkarteko kideek giroa berotzen zuten bitartean.
14:00ak alderako oihal luze-luzeak prest zituzten kalejira egiteko, eta bertan parte hartu zuten herritarrak asko izan ziren. Erraldoiekin batera Alamedatik irten eta Itsasaurre plazan bueltaka dantzan aritu ostean, Plaiko Zubian amaitu zuten ekitaldia. Oihal koloretsuez beteta amaitu zen Ondarroako Joste Eguna .