EH Bilduk jai giroan eman dio hasiera kanpainari
Trikipoteoa eta txitxiburduntzia eginez hasi zuen hauteskunde kanpaina Sukarrietako EH Bilduko lan taldeak. Hainbat izan ziren, gainera, bariku iluntzean horietan parte hartu zuten herritarrak. Jakinarazi dutenez, datorren domekan Sukarrietako Kanala a...

Trikipoteoa eta txitxiburduntzia eginez hasi zuen hauteskunde kanpaina Sukarrietako EH Bilduko lan taldeak. Hainbat izan ziren, gainera, bariku iluntzean horietan parte hartu zuten herritarrak. Jakinarazi dutenez, datorren domekan Sukarrietako Kanala auzoan izango dira. 12:00etatik aurrera hamaiketakoa egingo dute, eta auzotarrekin batzeko tartea izango dute.