Egoitza berria ezinbestekoa dutela salatu dute Gernikako suhiltzaileek
Gernikako suhiltzaileen parkea 1970. urtean eraiki zuten
Egongelako sabaia erortzen ari da, eta eskoratuta dago”Horrek, beraien osasuna arriskuan jartzen duela diote: “Kamioiek botatzen dituzten keak arnasten ditugu, eta inoiz substantzia toxikoekin lan egin behar badugu, parkera buelta eta kutsatuta dauden jaka horiek gu gauden etxe berean daude”, azaldu du Gorostizak. Osasun arazoei dagokienez, gainera, suhiltzaileen egoitza barruan arratoiak dituztela ere esan du. Era berean, maniobrak egiteko lekurik ez dutela salatu dute Gernika-Lumoko suhiltzaileek, eta kamioien doitze lanak egiteko espazio publikoa hartu behar izaten dutela. “Doitze lan horiek kiroldegiaren eta institutuaren ate aurrean egin behar izaten ditugu”. Gune hori jende asko ibiltzen den tokia itxia da, eta handik atera behar dira kamioiak irteeraren bat egin behar dutenean. Baita sartu ere, eta kamioiak parkera sartzeko, gainera, maniobra guztiz ilegala eta arriskutsua egin behar izaten dutela azaldu dute suhiltzaileek: “Hamar metro atzeraka egin behar izaten ditugu, kamioiak parkean aparkatzeko, horrek dakarren arriskuarekin”.
Kamioiak parkera sartzeko maniobra ilegalak egin behar izaten ditugu”Hala, azken 13 urteetan egin duten legez, Gernika-Lumoko suhiltzaileen etxea eraikitzeko leku egokiren bat bilatzeko exijitu diote Bizkaiko Foru Aldundiari. Hainbat kokaleku proposatu izan dituzte, baina erantzun bera izan dute beti; dirurik ez dagoela, alegia”.