San Kristobalen egin zuten bariku iluntzean Busturiko EH Bilduk deitutako elkarretaratzea, eta 50 lagun inguru bertaratu ziren. Erasorik ez! Ibon eta beste presoak etxera lelopean egin zuten protesta. Parisko (Frantzia) Fleury-Merogis kartzelan dagoen ...

San Kristobalen egin zuten bariku iluntzean Busturiko EH Bilduk deitutako elkarretaratzea, eta 50 lagun inguru bertaratu ziren.
Erasorik ez! Ibon eta beste presoak etxera lelopean egin zuten protesta. Parisko (Frantzia) Fleury-Merogis kartzelan dagoen Ibon Goieaskoetxea presoak kartzelan jasan duen jipoia salatzeko batu ziren, hain zuzen ere. Euskal preso politikoen kontrako salbuespen egoeragaz amaitzeko eskatu dute. Goieaskoetxeak berak salatu duenez, apirilaren 23an jipoitu zuten; erasoa miaketa baten ostean gertatu zela jakinarazi du busturiarrak.