Euskadiko Rally Txapelketarako prest daude Saizar eta Aginaga
Aitor Saizar pilotu berriatuarrak eta Gorka Aginaga kopilotu ondarrutarrak 2015ean burutuko duten kirol proiektua aurkeztu dute. Euskadiko Rally Txapelketako bost probatan, San Miguel Rallysprintean eta Urrakiko igoeran hartuko dute parte.Aitor Saizarr...
Aitor Saizarrek WRC Rally Service taldeko Renault Clio Sport autoa gidatuko du aurten. 2014an aldaketaren aldeko apostua egin ondoren, eta F2 kategorian murgilduta, bere prestakuntza eta esperientzia izango ditu lagun Saizarrek denboraldi berrian.
Nahiz eta gazteak izan, Aitor Saizarrek zein Gorka Aginagak esperientzia handia dute rallyen munduan, eta joan den urteko geldialdiaren ostean, indartsu itzuli direla esan dute berriz txapelketara, euren kategoriako garaipenak lortzera.
Euskadiko Rally Txapelketako lehen proba egin dute berriatuarrak eta ondarrutarrak, maiatzaren 1ean eta 2an lehiatu zen Lea-Artibai Rallya. Proba horretan, bosgarren postua lortu zuten. Hurrengo, ekainaren 26an eta 27an, Bizkaiko Balkoiko Rallyan hartuko dute parte, uztailaren 18an Fiteroko Rallyan, urriaren 9an eta 10ean Gernika-Lumoko Rallyan eta azaroaren 27an eta 28an Zamudioko Rallyan.