Busturiko Udalak sei baratze txiki sortu ditu herritarren erabilerarako
Busturiko Udaletik jakinarazi dutenez, Presapeko konposta egiteko eremuan sortu dituzte sei baratze txikiak. 3×2 metroko esparruak direla azaldu dute eta herritarren eskura jarri gura dituzte. Horregatik, baratze horietan lan egin gura duten herritarrek udal bulegoetara hurbildu beharko dute eskaera egiteko. Eskaerak egiteko azken eguna maiatzaren 19a, martitzena, izango dela jakinarazi dute.
Busturiko Udaletik aipatu dutenez, lehentasuna izango dute langabezian dauden herritarrak. Bestalde, dauden baratzak baino eskatzaile gehiago izatekotan, esleipena zozketa bidez egingo lukete.