Aritz Zabala nagusitu da asteburuan, Busturian eta Portugaleten
Zapatu arratsaldean lehiatu zuten kadete mailako Busturiko txirridunlari lasterketan Aritz Zabala busturiarra izan zen garailea. Hala, herriko txirrindulari gazteak eraman du aurtengo Busturiko Udala saria.Andoni Lopez Arabarrak taldeko txirrindularia ...
Andoni Lopez Arabarrak taldeko txirrindularia sailkatu zen bigarren, eta haren atzetik, Patxi Juaristi Markina-Xemeingo Txirrindulari elkarteko kidea izan zen hirugarrena.
Busturia, Forua eta Bermeo artean egin zuten lasterketa. Hiru udalerrien artean itzuli bat baino gehiago egin zituzten partaideek. Hala, 50 kilometro inguruko ibilbidea egin zuten txirrindulariek.
Asteburu borobila
Hala ere, zapatukoa ez zen izan Zabalak asteburuan lorturiko garaipen bakarra. Bi egunetan bi garaipen eskuratu ditu.
Domeka goizean Portugaleten egin zuten Criterium Virgen de la Guia lasterketan ere Basati Bike taldeko busturiarra nagusitu zen.
Portugalete, Santurtzi eta Abando udalerrien artean egin zuten ibilbidea, eta Zabala bakarrik heldu zen helmugara, ihesaldi baten ostean.