Domekan egingo dute Mugetatik Bira mendi martxa
21:00etan igoko dute saragia, Errenteriko zubitik Ajangizera. Soka dantza egingo dute gero, baita bakailao jana eta ardau edana ere. Eguenean ospatuko dute Asentzio Eguna, eta San Isidro eguna barikuan. Meza, umeen jolasak eta kontzertuak izango dira barikuan. Hain zuzen, The Riff Truckers, Espaloian eta las Tea Party izango dira Ajangizko plazan.
Zapatuan, berriz, Txakolin egunarekin gozatuko dituzte festak. Artzube dantza taldearen saioak emango dio hasiera eguneko egitarauari, 13:00etan. Ostean, Larrain dantza herrikoa egingo dute. herrii bazkarian bilduko dira eguerdian ajangiztarrak, eta bazkalostea girotuko dute Izer eta Alabier trikitilariek.
Mendi martxa, domekan
Hilaren 17an, berriz, Ajangizko mugetatik bira egingo dute. Mendi martxa luzean eta laburrean parte hartzeko aukera izango da. 08:30ean aterako dira ibilbide luzeko parte hartzaileak, eta 09:30ean laburrekoak. Izena egunean bertan eman beharko da, Ajangizko plazan.
arratsaldean, berriz, Muxikako andren Errautsetatik erne antzezlana izango da ikusgai, Ajangizko elizan. Sarrera 3 eurokoa da, eta Ajangizko herriko tabernan eta kultur etxean; Muxikako Zubieta-errota liburutegian eta Gernikako Lagun-Etxea tabernan daude salgai.
Mus txapelketagaz eta sardina janagaz agurtuko dituzte festak.