500 ikasle inguru batera, Eskola Txikien Egunean
Eskola txikiak zabalik, herri txikiak bizirik lelopean ospatu zuten barikuan, Mundakan, Busturialdeko Eskola Txikien Eguna. Eguraldia lagun eduki zuten, eta Mundakako plazan egin zituzten dantza emanaldiak zein jokoak ere. Busturialdeko herri ikastetxe...

Eskola txikiak zabalik, herri txikiak bizirik lelopean ospatu zuten barikuan, Mundakan, Busturialdeko Eskola Txikien Eguna. Eguraldia lagun eduki zuten, eta Mundakako plazan egin zituzten dantza emanaldiak zein jokoak ere. Busturialdeko herri ikastetxeetako 500 ikasle inguru batu ziren, urtero legez. Lagun arteko bazkaria egin ostean, Mundakako eskolak Busturiko Jose Maria Uzelai ikastetxeari pasa zion datorren urteko testigua.