Zortzi kilometro inguruko martxa egingo dute domekan, foruarrek
Foruko zazpigarren martxa antolatu du udalak etzirako. Zortzi bat kilometroko ibilbidea prestatu dute, udalerriko auzoetan barrena. Partaideak 10:30ean irtengo dira udaletxe paretik.Udaletxetik irten eta Ibarra eta Urberuaga auzoetatik barrena, Santa K...
Udaletxetik irten eta Ibarra eta Urberuaga auzoetatik barrena, Santa Kurtzia pasatu eta Baldatika auzoraino helduko dira. Handik, Oletatik jaitsi eta Goiko Errota baserriaren paretik Armotxerri auzora joango dira. Ostean, San Kristobaletik Landaberde auzora heldu eta Urki etorbidetik barrena, Dantzarien plazan amaituko dute martxa.