Erdi Aroko azoka
Hamabigarren urtez heldu da Erdi Aroko azoka Gernika-Lumora. Oraingoan, 50 saltoki batu ditu, eta domekara bitartean zabalik izango dira. Goizean 11:00etatik 14:30era bisitatu ahalko da azoka; arratsaldean, berriz, 17:00etatik 22:00etara. Zapatu eta domeka gauean, gainera, gaurdiraino luzatuko dira ikuskizunak.
Ume zein nagusientzako ekintzak izngo dira merkatu plazako Erdi Aroko azokan: jolasak, erraldoiak,arku tiraketa, asto gainean ibiltzeko txangoak… Zer jan eta zer erosi ere izango da, azokako gune estalian jarritako postuetan.
Erdi Aroko azoka