Uraren aldeko kanpainaren aurkezpena
Busturialdeko Ur partzuergoak
Ur publikoaren aldeko euskal ituna sinatu du, eta itun horrek jasotzen dituen printzipioak betetzeko konpromisoa hartu du. Hain zuzen, honakoak dira itun horrek jasotzen dituen puntuak:
1. Ura giza eskubide unibertsala da. Horregatik, herritar guztiei bermatuko zaie, salbuespenik gabe.
2. Uraren hiri ziklo osoa ikuspegi integratu batetik kudeatuko da.
3. Ura ondasun publikoa da. Hori dela eta, uraren kudeaketaguztiz publikoa izango da; merkatu logikatik kanpo.
4. Uraren kudeaketak enplegua sortuko du. Enplegu horrek langileen lan baldintza duinak eta segurtasuna ziurtatuko ditu.
5. Uraren ziklo osoaren iraunkortasuna bermatuko da. Ingurumenaren errespetua izango da ardatz.
6. Uraren gaineko kontrol soziala eta demokrazia parte hartzailea sustatzeko moduak landuko dira.