Ipuin birziklatuak egiteko tailerra egongo da herri bibliotekan
Berba gabeko ipuinak, ipuin birziklatuak eta popup-ak edo zabaltzen diren ipuinak egiteko aukera edukiko dute zapatuan 3 eta 12 urte bitarteko umeek. Herri bibliotekak ipuinak egiteko sormen tailerra antolatu du, eta 17:00etatik 18:30era, ipuin, paper ...
«Tailerrak artea eta literatura lotzen ditu, eta umeentzako oso polita izango da», azaldu du Igor Idoeta Markina-Xemeingo herri bibliotekaren arduradunak. Idoetak aurreratu duenez, ipuin bat irakurri eta lanak egingo dituzte sormen tailerreko parte hartzaileek. «Birziklapena eta natura izango dira gaietako batzuk».