Elkarretaratzeak, gazte independentisten alde
Segiko kide izatea leporatuta zigortutako gazteak babestu dituzte Lekeition eta Gernika-Lumon. Auzitegi Nazionalean epaitu zituzten 28 gazteen auziaren epaia atzo eman zuten jakitera. Hasieran auzipetu zituzten 28 gazteetatik zazpi zigortu dituzte sein...

Segiko kide izatea leporatuta zigortutako gazteak babestu dituzte Lekeition eta Gernika-Lumon. Auzitegi Nazionalean epaitu zituzten 28 gazteen auziaren epaia atzo eman zuten jakitera. Hasieran auzipetu zituzten 28 gazteetatik zazpi zigortu dituzte seina urteko espetxe zigorragaz, eta atzo bertan atxilotu zituzten gazteak. Atxiloketa horiek salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte Lekeitioko Eskolapean eta Gernika-Lumoko Merkurion.