Ekitaldiz beteta dator asteburua EH Bilduko alkategaientzat
Gauerdian hasi da udal eta foru hauteskundeetarako kanpaina. Alderdi politikoek, hortaz, herritarrei maiatzaren 24ko bozetan euren aldeko botoa eman dezatela eskatzeko tartea dute orain. Hala, esaterako, Busturialdean eta Lea-Artibain, EH Bilduko Berm...
Lekeitioko biharko ekitaldian Batzar Nagusietarako hautagai Joseba Gezuragak eta Andoni Seijo alkategaiak parte hartuko dute. Domekan, berriz, Bermeon Josu Unanue Ahaldun Nagusirako hautagaia eta Idurre Bideguren alkategaia izango dira.