Eskola txikiak zabalik, herri txikiak bizirik lemapean ospatzen ari dira gaur Mundakan, Busturialdeko Eskola Txikien Eguna. Eguraldia lagun dute gaur eta Mundakako plazan ari dira jarduerak egiten. Busturialdeko herri ikastetxeetako 500 ikasle inguru batu dira, urtero legez.
10:15ean hasi dute eguna. Ordu horretan Mundakako eskolako ikasleek harrera egin diete gainontzeko eskoletako ikasleei. Ondoren, zikloka batuta, dantza emanaldiak egin dituzte. Elkarrekin jolasteko tartea ere izan dute. Lagun arteko bazkaria egin ostean, 15:00ak aldera, Mundakako eskolak Busturiko Jose Maria Uzelai ikastetxeari pasako dio datorren urteko testigua.
Eskola Txikien jaiaren helburuak ikastetxe desberdinetako gazteak harremantzea, eta herri eskolen aldeko oihartzuna Busturialeko biztanleen artean zabaltzea dira antolatzaileen arabera.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.