
30 urte bete ditu aurten Busturiako Txirrrindulari Taldeak
Busturia Txirrindulari taldeak antolatuta, Bizkaiko kadete mailako txirrindularien lasterketa izango da. Eta aurreko urteetan bezala, baliteke Kantabriako (Espainia) txirrindulari talderen bat ere etortzea. Hala, Busturiko Udala saria lehiatuko dute.
16:30ean ekingo diete ibilbideari, eta Busturia, Forua eta Bermeo artean 50 kilometro inguru egingo dituzte. Izan ere, herri horien artean itzuli bat baino gehiago egingo dituzte.