Itziar Garalde ondarrutarraren lanak Nikaraguan ikusi ahalko dira
Itziar Garalde artista ondarrutarraren lanak Nikaraguako Managua hiriburuan ikusi ahalko dira bihartik aurrera.Garalde Nikaraguan bizi da urte askoan. Haren lanak Lienzos, humedales y raices izeneko erakusketan ipiniko dituzte ikusgai, Elisabeth Krautw...
Garalde Nikaraguan bizi da urte askoan. Haren lanak Lienzos, humedales y raices izeneko erakusketan ipiniko dituzte ikusgai, Elisabeth Krautwig eskultorearen eta Augusto Silva eta Tito Chamorro margolarien lanekin batera. «Nikaraguan ere ondarrutarrak arte munduan lanean gabiltza», dio Garaldek.
Besteak beste, erakusketan Nikaragauako bizimodua irudikatuko dute artistek. Erakusketa Pablo Antoion Cuadra kulturguneko museoan egongo da ikusgai, maiatzaren 18ra arte.
Guztira 40 lan bilduko dira erakusketan. Eta egurrez egindako eskulturekin batera, akuarelekin, oihal gainean, zuhaitzen enborrean eta beste hainbat euskarritan egindako lanak egongo dira ikusgai.
Irudi asko
Euskarri horietan guztietan, Nikaraguako etxebizitzak, paisaiak, herritarrak eta bestelakoak agertzen dira. «Nikaraguako herritarrek duten bizimodu ezberdinak eta euren jatorria irudikatu nahi dira erakusketagaz», azaldu dute Hispamer museoaren arduradunek.
Erakusketa doan ikusi ahalko dute arte zaleek.