
10:30ean irtengo dira martxako partaideak udaletxetik. Zortzi kilometroko ibilbidea prestatu dute antolatzaileek, eta ibilaldi luzea ez den arren, mendirako oinetako aproposak eramatea gomendatu dute.
Esan moduan, udaletxetik irten eta Ibarra eta Urberuaga auzoetatik barrena, Santa Kurtzia pasatu eta Baldatika auzoraino helduko dira. Handik, Oletatik jaitsi eta Goiko Errota baserriaren paretik Armotxerri auzora joango dira. Ostean, San Kristobaletik Landaberde auzora heldu, eta Urki etorbidetik barrena Dantzarien plazan amaituko dute ibilaldia.