Castelldefelsko taldearen bisita izango dute Artibaiko beteranoek
Artibai Futbol taldeko beteranoek lagunarteko partida jokatuko dute zapatuan, Castelldefels-ko (Herrialde Katalanak) Futgolitos taldearen kontra.Urtero, kanpora joaten dira Artibaiko beteranoak denboraldiaren amaieran, beste herri batzuetako taldeekin ...
Urtero, kanpora joaten dira Artibaiko beteranoak denboraldiaren amaieran, beste herri batzuetako taldeekin jokatzera. Hain zuzen, Astilleroko (Kantabria) txapelketa jokatzera egindako bidaian ezagutu zituzten Castelldefelsko futbolariak, eta futbolaz eta lagunarteaz gozatzera gonbidatu dituzte orain Markina-Xemeinera.
Bi egun egingo dituzte katalanek Markina-Xemeinen. Zapatuan, 12:00etan, Barroetan partida jokatzeagaz gainera, herria eta inguruak ezagutuko dituzte. Uni frontoia bisitatu eta Arratxinaga ikustera joango dira, eta bazkaria ere edukiko dute Barinagan.
Bueltako bisita
Oraingoan, katalanak etorriko dira bertora, baina, datorren urtean hara joateko asmoa daukate Artibaiko beteranoek. Hori da eta, izan ere, taldearen helburua, futbolean jokatu eta bide batez beste talde batzuk eta beste leku batzuk ezagutzea.
Aurten ere, irteera prest daukate. Asturiasera joango dira lagunarteko txapelketa bat jokatzera. Besteak beste, Galiziako, Errioxako, Kantabriako, Asturiasko eta Aragoiko herri batzuetan ere egon dira.