Apirilaren 2an hasi zuten eta bihar amaituko dute kiniela amerikarraren lehia. Hain zuzen ere, biharkoa seigarren jardunaldia izango da, eta sari banaketa ekitaldia egingo dute.

Aurtengo Jai Alai kinielaren aurkezpen ekitaldia
19:00etan hasiko da gaztetxoen kiniela, eta ordu bete beranduago hasiko dira nagusien neurketak. Orain arte moduan, sarrera doakoa da.
Aurtengo irabazleak erabakita daude; Barandikak irabazi du nagusietan, eta Urkok kadeteetan. Hala ere, bigarren eta hirugarren postuak ez daude oraindik argi. Momentuz, nagusietan, Lekerika doa bigarren, eta Ubilla hirugarren. Baina, beste zestalari batzuk ere aukerak dituzte. Bestalde, kadeteetan, David eta Ibon dira bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren. Hala ere, nagusien mailan moduan, kadeteetan ere postu horiek eskuratzeko aukerak dituzte beste partaide batzuk.
Hain zuzen, lehenengo hirurentzat egongo dira sariak. Irabazleek 250 euro jasoko dituzte, bigarren egiten dutenek 150 euro eta hirugarrenek 100 euro.
Antolatzaileek balorazio ona egin dute, eta orain arteko norgehiagoketan izandako giro ederra nabarmendu dute. “Polito doa kiniela, jendea hurbildu da, eta aurreko astean esaterako, kanpoko bisitari asko izan ziren”.
AZKEN JARDUNALDIKO PARTIDAK:
NAGUSIAK:
- Gaizka – Oar Arteta
- Urrutxua – Lekerika
- Bidaburu – Elkoro
- Martija – Ubilla
- Barandika – Urtubi
- Roke – Xabat
KADETEAK:
- Eneko – David
- Unda – Unai
- Lezaminz – Ibon
- Urko – Iker
- Gorka – Aritz