Arte batxilergoko ikasleen sorkuntza, ikusgai, Astran
Erretratuak, collage-ak, marrazkiak, zirriborroak, material ezberdinekin egindako eskulturak, bustoak, argazkiak, artalde bat... eta beste hainbat artelanek osotzen dute Astra eraikineko lehenengo solairuak herenegun geroztik hartzen duen erakusketa. G...

Erretratuak,
collage-ak, marrazkiak, zirriborroak, material ezberdinekin egindako eskulturak, bustoak, argazkiak, artalde bat… eta beste hainbat artelanek osotzen dute Astra eraikineko lehenengo solairuak herenegun geroztik hartzen duen erakusketa. Gernika BHIko arte batxilergoko ikasleek egindako lanak dira, eta maiatzaren 18ra bitartean egongo dira ikusgai. Erakusketa zabalik egongo da egunero, arratsaldez: 16:30etik 21:00etara.