Lekeitioko Udalak kale karteldegiak jarri ditu herriko bost gunetan
Tamaina handiko karteldegiak ipini dituzte, taldeek aldarrikapenak egin eta eskaintzak jartzeko. Talde guztien artean egoki partekatu behar direla dio udalakGuztira bi metroko zabalera eta 1,20 metroko luzera duten bost karteldegi jarri ditu kaleetan ...
Tamaina handiko karteldegiak ipini dituzte, taldeek aldarrikapenak egin eta eskaintzak jartzeko. Talde guztien artean egoki partekatu behar direla dio udalak
Guztira bi metroko zabalera eta 1,20 metroko luzera duten bost karteldegi jarri ditu kaleetan Lekeitioko Udalak. Aldaketak egiteko 441,65 euroko aurrekontua eduki du, eta herriko taldeei dituzten eskaintzak jarri eta aldarrikapenak egiteko lekuak eskaintzea du helburu.«Lekeitioko kultur eta kirol talde zein eragile sozialen parte hartzea herrian oso handia da, eta horiek behar dituzte», azaldu du udalak. Hain zuzen ere, herriko talde askoren eskaintza eta aldarrikapenak kartelen bidez ezagutzera ematen dira, herritarrek, modu horretan, herriko egoera politiko, sozial eta kulturalaren berri zuzenagoa izateko.
Bost karteldegi horiek, baina, eraginkorrak izateko, denen artean partekatzea komeni dela azpimarratu du udalak. Beraz, ipinitako kartelaren iraunaldia betetakoan deitzaileak berak kartela kentzea egokiena litzatekeela esan dute. «Modu horretan, karteldegian beharrezko eta eguneratutako kartelak baino ez ziren egongo, ez zen deialdi nahasketarik egongo gehiegizko kartel kopuruagatik, eta denon komunikazioa eraginkorragoa izango litzateke», nabarmendu dute.