Ezkabara mendi irteera bateratua antolatu dute domekarako
Lea-Artibai eta Mutrikuko mendi taldeek irteera bateratua egingo dute domekan. Oraingo honetan Nafarroa aldera joango dira, Iruñerriko eskualdera. Gaskuetik irten eta Ezkaba menditik barrena ibili ondoren, Antsoainen amaituko dute 14 kilometro inguruk...
Antolatzaileek aurreratu dutenez, ibilbidea «nahikoa erraza» izango da, lau bat orduan egiteko modukoa. «Denboraz ondo dabiltzanek, San Kristobal inguruak bisitatzeko aukera ere izango dute».
Betiko moduan, gainera, Lekeitioko, Ondarroako, Markina-Xemeingo, Mutrikuko eta Debako mendi taldeek antolatuta, irteerara joateko autobusa egongo da.
Autobusak 07:30ean irtengo du Markina-Xemeindik eta Lekeitioko mendizaleak jaso eta gero, Ondarroan geldialdia egingo du 07:45ean, Astilleruko geltokian. Mutrikuarrak 07:45ean jasoko dituzte biribilgunean, eta handik Deba aldera abiatuko dira falta direnak jasotzera.
Irteeran izena emateko azken eguna bihar izango da. Honako toki hauetan eman daiteke izena: Lekeitioko Arantza bitxidendan, Markina-Xemeingo Alpinon eta Loraitz dendan, Mutrikuko Aparra jantzi dendan eta Ondarroako Anaitasuna tabernan.