Titan Deserta egitea «esperientzia polita» izan dela diote bertokoek
Titan Desert proba egitea «abentura handia eta polita» izan da Basamortura eskuzabal proiektuko kideentzat. Barikuan eta zapatuan azken etapak egin eta gero, bertoko kirolariak Titanak bihurtuta heldu dira etxera.Bosgarren etapa «abentura politena»...
Bosgarren etapa «abentura politena» izan zela esan zuten. Izan ere, etapa horretan GPSarekin bakarrik gidatu behar izan zuten parte hartzaileak. «Gustura eta pozik» amaitu zuten etapa hori. «Etaparik entretenigarriena izan zen, eta benetako abentura bat».
Azken etapa
Azken etapa motzena izan zen; 60 kilometro inguru egin zituzten.
Horretan, baina, azken zatian, hondarra, lokatza eta harriak aurkitu zituzten Titanek.
Egun luze eta neketsuak atzean lagata, Basamortura eskuzabal proiektuko kideek batera zeharkatu zuten helmuga, elkarri helduta: «Polita izan zen».
Titan Deserta «bizikletako Dakarra» dela diote parte hartzaileek, eta harro daude egin izanaz. Orain, kirolari moduan joan zirenak, Titan modura itzuli dira etxera.