Hezur-muina emateko kanpaina abian da
Bermeoko herritar talde batek hezur-muina emateko sentsibilizazio kanpaina abiarazi du, bizitzak salbatu asmoz. Zapatuan, Bermeon, triatloia zegoela eta, informazioa ematen egon ziren 12:00etatik 19:00etara, eta egunak emandakoarekin «pozik» agertu d...

Bermeoko herritar talde batek hezur-muina emateko sentsibilizazio kanpaina abiarazi du, bizitzak salbatu asmoz. Zapatuan, Bermeon, triatloia zegoela eta, informazioa ematen egon ziren 12:00etatik 19:00etara, eta egunak emandakoarekin «pozik» agertu dira. Jendea «animatuta» ikusi dutela adierazi dute, «askok galdetu zuten-eta prozesuagatik». Gainera, lau lagunek taldeak ematen duen inprimakia bete, eta hezur-muina emateko konpromisoa agertu dutela jakinarazi dute. Orain, taldekideek bideratuko dituzte izapideak.