Busturiko jaiak iragartzeko kartel lehiaketa abiarazi dute
Busturiko Jai Batzordea herriko jaiak iragarriko dituen kartel bila dabil, horretarako lehiaketa antolatu du. Parte hartu gura duenak maiatzaren 20a izango du kartel proposamenak aurkezteko azken eguna. Lanak Busturiko Kultur Etxean aurkeztu beharko di...
Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, bi lan aurkeztu ahalko dituela jakinarazi du jai batzordeak, eta gaia eta kartela egiteko erabilitako teknika «aukerakoa» izango da. Hori bai, DIN A2 formatuan aurkeztu beharko dituzte, euskarri zurrunean eta honakoa idatzita: Busturiko jaiak 2015; San Kristobal, uztailak 10, 11, 12; Santiago eta Santa Ana, uztailak 24, 25, 26; Paresi, abuztuak 4, 5, 6; Itsasoko Ama Birjinaren jaia, abuztuak 8, 9; San Bartolome, abuztuak 23, 24; Mikel Deunaren jaia, irailak 26, 27.
Ordenagailuz egin daiteke
Lan irabazlea ordenagailuz eginda balego, parte hartzaileak euskarri informatikoa ere aurkeztu beharko luke.
Lanak lelopean aurkeztu beharko beharko dituzte parte hartzaileek, autorearen sinadura barik. Era berean, lelo bereko kartazal itxi batean, autorea identifikatzeko datuak, curriculum labur bat, telefono zenbakia eta NAN sartu beharko dituzte.
Lehiaketaren irabazleak 300 euroko saria jasoko du. Hala ere, lehiaketara aurkeztutako kartelek behar besteko kalitate teknorik ez balute, lehiaketa sari barik gera liteke.
Epaimahaia Busturiko Udalak eta jai batzordeak aukeratuko du, eta horien erabakia apelaezina izango da.