Argazkilaria: Bermeoko udala
Jon Unanuek ordu bete, hamahiru minutu eta 45 segundotan amaitu zuen triatloia. Tamsyn Moanak, berriz, ordu bete, 22 minutu eta bi segundotan egin zuen proba.
Gizonezkoetan, Fernando Gomez izan zen bigarrena, ordu bete, hamalau minutu eta bost segundoko denboragaz. Haren atzetik, hirugarren sailkatu zen Ander Okamika Garraitz kirol taldekoa. Ordu bete, hamalau minutu eta 31 segunduko denbora egin zuen Okamikak.
Bestalde, emakumezkoetan, Ibone Sanchez sailkatu zen Moanaren atzetik. Sanchezek ordu bete, 25 minutu eta 23 segundo behar izan zituen triatloia amaitzeko. Eta Estefania Gomez izan zen hirugarrena, ordu bete, 27 minutu eta 46 segundoko denboragaz.
Ikusle asko batu zen zapatu arratsaldean Bermeon triatloia bertatik bertara ikusteko eta partaideak animatzeko. 16:00etan hasi zen emakumezkoen lehia, eta ordu laurden beranduago irten ziren gizonezkoak. Hasteko, portuan 750 metro egin zituzten igerian, gero bizikletak hartu eta Bermeo eta Bakio artean 24 kilometroko ibilbidea egin zuten, eta proba amaitzeko 5 kilometro egin zituzten korrika portu zaharraren eta portu komertzialaren artean.
Euskadiko Sprint Triatloi txapelketa
Halaber, Euskal Herriko zirkuituaren barruan, denboraldiko bigarren triatloia izan zen zapatukoa. Hala, gizonezkoetan Jon Unanue zarauztarra da Euskadiko triatloi sprint txapelduna. Eta, emakumezkoetan, bigarren sailkatu zen Ibone Sanchez laudiotarra da txapelduna.
Argazkilaria: Bermeoko udala
Argazkilaria: Bermeoko udala