Argazkilaria: Caja Rural txirrindulari taldea
Apirilaren 26an hasi eta atzo amaitu zen Turkitako itzulian seigarren etapa irabazi zuen Bilbaok. Gaztela eta Leongo itzulian etapa bat irabazita, sentsazio “onekin” aritu dela dio, eta hasierako asmoa sailkapeneko gorengo postuetan sartzea bazen ere, “pozik” bueltatu da etxera. “Printzipioz asmoa zen sailkapen orokorrean postu ona lortzea, baina, hirugarren etapan gurpil batean izan nuen zulatuaren ondorioz aukera hori galdu nuen”.
Halaber, taldeak egindako lana nabarmendu du txirrindulari gernikarrak: “denok helburuak argi genituen, taldeak kriston erakustaldia eman zuen, lasterketa buruan sartzeko asko lagundu ninduten, eta nire etapa garaipenagaz borobiltzea lortu genuen”.
184 kilometro izan zituen seigarren etapak, eta Miguel Angel Lopez kolonbiarragaz lehia estua izan zuen azken kilometroetan, baina, sprinean Bilbao nagusitu zen. “Etapako azken laupabost kilometroetan nire ezaugarrietara ondo egokitzen den portua igo genuen”.
Hala, Kristijan Durasek da aurtengo Turkiako itzuliko irabazlea. Sailkapen orokorrean 42. amaitu du Bilbaok.