Busturiko jaietako iazko kartela, Jasone Andikoetxeak egin zuen
Busturiko Jai Batzordea herriko jaiak iragarriko dituen kartel bila dabil, horretarako lehiaketa antolatu du. Parte hartu gura duenak maiatzaren 20a izango du kartel proposamenak aurkezteko azken eguna. Lanak Busturiko Kultur Etxean aurkeztu beharko dira 09:00etatik 11:30era eta 16:00etatik 20:00etara.
Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, bi lan aurkeztu ahalko dituela jakinarazi du Jai Batzordeak, eta gaia eta kartela egiteko erabilitako teknika «aukerakoa» izango da. Hori bai, DIN A2 formatuan aurkeztu beharko dituzte, euskarri zurrunean eta honakoa idatzita: Busturiko jaiak 2015; San Kristobal, uztailak 10,11,12; Santiago eta Santa Ana, uztailak 24,25,26; Paresi, abuztuak 4,5, 6; Itsasoko Ama Birjinaren jaia, abuztuak 8, 9; San Bartolome, abuztuak 23, 24; Mikel Deunaren jaia, irailak 26, 27.
Ordenagailuz egin daiteke
Lan irabazlea ordenagailuz eginda balego, parte hartzaileak euskarri informatikoa ere aurkeztu beharko du.
Lanak lemapean aurkeztu beharko beharko dituzte parte hartzaileek eta autorearen sinadura barik. Era berean, lema berdineko kartzal itxi batean, autorea identifikatzeko datuak, curriculum labur bat, telefono zenbakia eta NAN sartu beharko dituzte.
Lehiaketako irabazleak 300 euroko saria jasoko du. Hala ere, lehiaketara aurkeztutako kartelek behar besteko kalitate teknorik ez badute, lehiaketa sari barik gera daitekeela azaldu dute.
Epaimahaia Busturiko Udalak eta Jai Batzordeak aukeratuko du eta horiek erabakia apelaezina izango da.