Barikuan eta zapatuan Bizkaiko trainerilla ligako hirugarren eta laugarren jardunaldiak jokatu zituzten Elantxobeko portuaren inguruan.
Hirugarren jardunaldian, seniorretan Bermeok egin zuen lehenengo, hamahiru minutu, 48 segundo eta 87 ehuneneko denboragaz. Bermeoko beste bi taldeek, zazpigarren eta 21. egin zuten. Etxekoak, bederatzigarren eta hogeigarren amaitu zuten, eta Mundakarrak, hemezortzigarren eta 22. postuetan sailkatu ziren.
Gazteetan, berriz, Kaiku izan zen nagusi, hamabost minutu, 26 segundo eta hamabi ehuneneko denboragaz. Elantxobek seigarren egin zuen, Kaikurengandik 50 segundo eta 90 ehunenera.
Zapatuan Kaiku nagusi
Zapatuan lehiatu zuten laugarren jardunaldian Kaiku izan zen jaun eta jabe; senior zein gazte mailetan lehenengo eginda.
Seniorretan hamahiru minutu, 42 segundo eta 74 ehuneneko denbora egin zuten Kaikuko arraunlariek. Bermeotarrak sailkatu ziren atzetik, segundo bat eta 65 ehunenera. Bermeoko beste bi trainerillak seigarren eta hamazazpigarren sailkatu ziren. Bestalde, Elantxobekoek, hamaikagarren eta hogeitabatgarren amaitu zuten estropada. Halaber, mundakarrek hamaseigarren eta hogeigarren egin zuten.