EH Bildu
Kafea eta berba egin zuen Gernika-Lumoko EH Bilduk, domekan. Oraingoan, gurasotasuna eta lana izan zuten hizpide. Umeen zaintza gurasoen ardura dela aipatu zuten, eta umeen zaintzari nagusien zaintza gehitu behar zaiola kasu askotan. Hala, herritarrek dituzten beharrizanak identifikatzea ezinbestekotzat jo zuten, udalak zer nolako laguntza eman behar duen jakiteko. Era berean, gaur egun daauden zerbitzuak balorean jarri behar direla aipatu zuten domekako kafea eta berban; esaterako, emakumeen bulegoa. Eta emakumeen parte hartzea bultzatzeko bitartekoak falta direla ere aipatu zuten.