Argazkilaria: Teo Garcia
Ohorezko mailako titulua lortzeko final laurdenak jokatuko ditu Bizkaia Gernika Rugby taldeak. Hain zuzen ere, Complutense Cisneros-en kontra lehiatuko da final laurdenetan.
Talde gernikarrak zapatu arratsaldean 30-20 irabazi zion Hermi El Salvadorri Urbietan. Bi taldeek asko zuten jokoan, baina, etxeko taldeak presiopean aurkaria baino hobeto jokatzen dakiela erakutsi zuen.
Etxeko taldeak baino hobeto hasi zuen partida aurkariak, markagailuan 0-3 aurretik jarrita. Hala ere, basurdeak partida irabaztera zelairatu ziren, eta presioan zein defentsan lan bikaina egin zuten.
42. minutuan etorri zen partidako lehen berdinketa: 12-12, eta atsedenaldira 12-15-ko markagailuarekin heldu ziren. Baina, gernikarrek azkar lortu zuten berdintzea, eta hortik aurrera bi taldeen arteko aldea handituz joan zen.