Motorhead-en bertsioak entzun ahalko dira gaur, Beikozinin
Motorhits-en kontzertua 23:00etan hasiko da, eta sarrerak salgai daude. Musika aldetik Motorhead imitatzeaz gain, janzkeran ere klonak direla diote adituekMotorhits taldeak kontzertua eskainiko du gaur, 23:00etan, Ondarroako Beikozinin. Talde katalanak...
Motorhits-en kontzertua 23:00etan hasiko da, eta sarrerak salgai daude. Musika aldetik Motorhead imitatzeaz gain, janzkeran ere klonak direla diote adituek
Motorhits taldeak kontzertua eskainiko du gaur, 23:00etan, Ondarroako Beikozinin. Talde katalanak Erresuma Batuko Motorhead talde ospetsuari tributu egiten dio, eta soinu indartsuak Ondarroara ekarriko dituzte gaur. Sarrerak salgai daude, 7 eurotan (txarteldegian 10 euro).«Begiak itxi eta Motorhead taldea ikusten zaudela dirudi». Horrelantxerik deskribatzen dute musika adituek Motorhits taldea. Bartzelonakoak dira, eta 2011 urtetik dabiltza martxan.
Musika aldetik Motorhead taldea imitatzeaz gain, janzkeran ere gauza bera egin dute; klonak direla diote.
Urteetako ibilbidea
Taldeko kideak hainbat proiektutan parte hartutakoak dira; eskarmentu handikoak dira.
1995. urtean, Lleixa, Xavi eta Pepon anaiek Dirty Lust taldea sortu zuten. Talde horregaz zortzi urtez Espainia osoa zeharkatu zuten.
2003an azken kontzertua eskaini zuten Badalonan, eta taldea desagertu egin zen.
Aste bat beranduago, Xavi eta Peponek Jorge Lancharro gitarrajoleagaz bat egin zuten, eta TrallaXXL sortu zuten. Rock gogorra egiten zuten, eta diskoa ere atera zuten (Tres tristes trallas, 2005ean).
Gaur egunera arte
TrallaXXL rock eta funck abestiak jotzen hasi zen, eta proiektuari Doctor Experience izena jarri zioten. Izen horrekin, Soñando despierto (2009) diskoa argi- taratu zuten.
2011 bukaerara, ostera, hirurek Motorhits izena hartu eta Motorhead taldearen errepertorioko abestiak bertsiotzea erabaki zuten. Hasiera batean euren zaletasuna zenaren arrakasta ikusita, euren indar guztiak proiektu horretan jarri zituzten.
2014an Antonio Muñoz sartu zen taldean, eta ordutik, geldiezinak bihurtu dira; arrakastari eusten jarraitzen dute.