Merkatu txikia antolatu du Haitz Nagusije elkarteak biharko
Alde Zaharreko Haitz Nagusije auzo elkarteak udaberriko merkatu txikia antolatu du biharko. Horretan, herritarrek bigarren eskuko objektuak salerosteko edo trukatzeko aukera edukiko dute.Koadroak, bitxiak, jostailuak, arropak, eskulanak, liburuak, disk...
Koadroak, bitxiak, jostailuak, arropak, eskulanak, liburuak, diskoak… Ohi legez, denetik sal dezaketela azaldu dute elkartetik. Gainera, eskulanak egiten trebeak diren herritar horiek ere parte hartzera animatzen dituzte. Parte hartu gura dutenek, baina, aurretiaz eman beharko dute izena Gizarte eta Kultura Etxean, eta gaur dute horretarako azken eguna.
Aurrekoetan egin izan den modura, Goiko plazan egongo da merkatu txikia, 10:30ean hasi eta 14:30era bitartean.