
auto klasikoak, Pasealekuan
Rallyestone nazioarteko rallyeak Gernika-Lumo bisitatuko du oraingoan ere. Hain zuzen, Bilbon hasi eta bukatuko dituzte aurtengo etapak bertan parte hartuko duten 75 ibilgailu klasikoetako gidariek. Guztira, 1.100 kilometro egingo dituzte, eta horien artean 600 kilometro 27 zatitan lehiatuko dituzte; hala, erregulartasuna kontuan hartuz. Abiapuntu eta helmuga Bilbo izango badute ere, bertoko bideetatik ere ikusi eta entzun ahalko dira auto parte hartzaileak. Gaur, esaterako, 19:20ean helduko da rallyea Pasealekura, eta bertan izango dira ordubetez. 18:50ean, hain zuzen, Errigoitiko bidetik Gernika-Lumorako bidea hartu beharko dute auto gidariek; horrela, 18:57an Lumotik igaroz