Auzokonposta gune barri bi ipiniko ditu martxan Markina-Xemeingo Udalak
Erdotza Etorbidean eta Beheko Mojen Plazan jarriko dituzte konpostagune berriak. Auzokonposta egin nahi duten herritarrek udaletxean eman dezakete izena parte hartzekoHondakin organikoen bilketa eta konpost-sistema publikoa hedatzen jarraitzen du Marki...
Erdotza Etorbidean eta Beheko Mojen Plazan jarriko dituzte konpostagune berriak. Auzokonposta egin nahi duten herritarrek udaletxean eman dezakete izena parte hartzeko
Hondakin organikoen bilketa eta konpost-sistema publikoa hedatzen jarraitzen du Markina-Xemeingo Udalak. Horrela, Udaletxe osteko, Azpikoerrotako eta Iderragako auzokonposta guneez gain, beste bi gune barri izango dituzte maiatzetik aurrera markina-xemeindarrek: Erdotza Etorbidean eta Beheko Mojen Plazan.Erdotza Etorbidekoa Galipoteroan jarriko dute, eta maiatzaren 9an ipiniko dute martxan. Beheko Mojen Plazakoa, berriz, elizaren ostean jarriko dute, eta maiatzaren 16an ipiniko dute martxan.
Auzokonposta egin nahi duten herritarrek udaletxeko harreran edo 946 16 74 54 telefono zenbakira deituta eman dezakete izena.