Alarma gorriak piztuta darraiela esan du LABek
Eskualde mailako manifestazioan batu dira hainbat langile, Bermeon
Askotan salatu izan dugu gure eskubideei bizkarra emanez gestionatu dutela krisia”Krisiaren kudeaketa iruzur soziala izan dela aipatu du Barandikak, eta Euskal Herrian konkretuki, iruzur sozialari iruzur politikoa gehitzen zaiola. “Madilgo irtenbidea inposatu digute, hori delako elite ekonomikoari etekin gehien ematen diona”. Horregatik, eskubide sozialen gutuna izan dute gogoan Maiatzaren Lehenean ere, eta aurrera begirako konpromisoak hartuko dituztela aurreratu du Barandikak: “Prekarietatearen eta pobreziaren aurka borrokatzea da gure lehentasuna. Eta, horretarako, erreferentzia argiak aldarrikatuko ditugu: 35 orduko lanaldia, 1200 euroko gutxieneko soldata, prezio duinak, zerbitzu pubiko unibertsalak eta etxebizitza duina izateko eskubidea”. Hori da, LAB sindikatuaren ustez, krisi sozialari buelta emateko aukera. Lan eredu berria ere aldarrikatuko du, “bizitzeko lan egin gura dugulako, ez alderantziz”. Era berean, justizia soziala oinarri izango duen Euskal Herri burujabearen alde lan egingo duela esan du sindikatuak.
Bizitzeko lan egin gura dugu, ez alderantziz”ELAk, Bilbon Ohi duen bezala, Bilbon ospatu du Maiatzaren Lehena ELAk. Adolfo Muñoz idazkari nagusiaren mitinarekin hasi dute protesta, 11:45ean, Jesusen Bihotzaren plazan. Jarraian, manifestazioa egin dute Kale Nagusitik hasi eta plaza Biribileraino.
Antolakuntza da patronalari aurre egiteko modu bakarra”Sindikatuaren garrantzia aldarrikatu du Muñozek: “Sindikatua militanteon esku dago. Gure esku dago sindikatua tresna eraginkorra izatea”. Izan ere, “antolakuntza” jo du patronalari “aurre” egiteko modu bakar gisa: “Injustiziak daude, eta gatazka soziala horren ondorio da”.